Gizartea -

Erosketak

EAEko herritar bakoitzak 589 euro gastatuko ditu batez beste Gabonetan, 2022an baino % 14 gutxiago

Galdekatuek erantzundakoaren arabera, perfumeetan (% 56), arropa eta oinetakoetan (% 47,5) eta jostailuetan (% 43,6) xahutuko dute EAEko herritarrek diru gehien.

Jostailu denda bat. Argazkia: EFE
Jostailu denda bat
Jostailu denda bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herritarretik batek iaz baino diru gehiago gastatuko du aurtengo Gabon festetan, erosketa asmoari buruz Cetelem behatokiak egin duen ikerketaren arabera.

Datu horietan oinarrituta, hamarretik ia zortzik iazko diru kopuru berbera edo zerbait gehiago xahutuko dute. Hain zuzen ere, % 32,7k erantzun du 2022an baino diru gehiago gastatuko duela —Estatuko batezbestekoa % 29an gaindituta—.

Kontrara, jaitsi egin da iazko gabonetan xahutu zuten adina diru gastatzeko asmoa dutenen kopurua (% 45,5), baita erosketetarako diru gutxiago gordeko dutenena ere (% 21,8).

Hartara, batez beste, 589 euro gastatuko ditu EAEko herritar bakoitzak, iaz baino % 14 gutxiago (681 euro izan ziren orduan). Estatuan, batez beste, 568 euroko gastua aurreikusi dute.

Opariak eta familia topaketak

Gastu mota kontuan izanda, dela oparietan edo familia topaketetan egindako gastuetan, dela dekorazioan edo elikagaietan egindakoan, % 42,6k 2022ko diru kopuru berbera xahutzeko asmoa dauka.    Perfumeetan (% 56), arropa eta oinetakoetan (% 47,5) eta jostailuetan (% 43,6) xahutuko dute EAEko herritarrek diru gehien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kontsumoa