Gizartea -
Trafikoa
Irteera operazioak zirkulazioa zaildu du AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
Goizean zehar 10 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira puntu horretan.
EITB MEDIA
Abenduko zubiko irteera operazioak zirkulazioa zaildu du euskal errepideetan. AP-8an, Irunen, 10 kilometrorainoko auto ilarak egon dira goizean, Baionarako noranzkoan. Ordu honetan (14:00ak) 8 kilometrokoak dira.
Atzo, asteartea, hasi zen bost eguneko zubia, eta horrekin abiatu zuten, ofizialki, irteera operazioa. Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak 605.000 joan-etorri aurreikusi ditu egunotarako.
Zehazki, A-8an, Kantabriarako bidean, 206.000 joan-etorri espero dira; Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen A-8aren zatian, 240.000, eta Armiñonen 255.000.
Horren aurrean, errepidean zuhur ibiltzea eskatu du Trafiko zuzendari Estibaliz Olabarrik.