Gizartea -

Gertakaria

Desagertuta zegoen gizon baten gorpua topatu dute Alonsotegin

Senideek 11:00etan eman dute 41 urteko gizonaren desagerpenaren berri, eta 15:30ean Cadagua ibaian aurkitu dute, hilik.

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Cadagua ibaian, Alonsotegin (Bizkaia). Goizetik zegoen desagertuta gizona, Segurtasun Sailak esan duenez.

11:00etan, gizonaren senideek desagerpenaren berri eman diote Ertzaintzari.

Balmasedako Ertzain-etxeko eta urpeko igeriketa taldeko agenteek parte hartu dute bilaketa lanetan. 15:30 aldera, urpekariek gorpua topatu dute, lurpeko kanal batean.

Osasun langileek gizonaren heriotza konfirmatu dute. Ertzaintzak ikerketa abiarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur