Gizartea -

Errefuxiatu sahararrak

Eusko Jaurlaritza: ‘Duela hamar egun baino seguruagoa da Tinduf’

Guillermo Echeniquek Aljeriako errefuxiatugunearen segurtasun maila neurtzea “zaila” dela baieztatu du.

Guillermo Echenique: "Tindufeko kanpamendua duela hamar egun baino seguruagoa da". Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritza Tinduf Segurua | Duela hamar egun baino seguruagoa
Guillermo Echenique: "Tindufeko kanpamendua duela hamar egun baino seguruagoa da". Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Guillermo Echeniquek, Radio Euskadin adierazi duenez, Fronte Polisarioa segurtasun neurriak “zorroztera” bultzatu du borondatezko langileak Tindufeko kanpamendutik ateratzeak eta berriro bueltatzeak. Haren ustez, errefuxiatugunea “duela hamar egun baino seguruagoa da”.

Horrez gain, Echeniquek aitortu du ez zekiela Gobernu zentralak lankide boluntarioak berriro kanpamendura eramateko asmoa zuenik. Halere, komunikazio falta hori ez zaio “arraroa” iruditu.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Saharan laguntzen ari diren gobernuz kanpoko erakundeak “une oro” harremanetan daudela adierazi du Echeniquek. “Kanpamenduan seguru sentitzen dira, baina segurtasun neurriak zorroztu behar dira”, gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea