Gizartea -

Sexu-erasoa

Bi gizon atxilotu dituzte Hernanin, sumisio kimikoaren bidez hirugarren bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gertakariak azaroan jazo ziren, Gipuzkoako udalerriko etxebizitza batean. Atxilotuek biktimari hainbat substantzia eman zizkioten, ustez. Abenduaren 1ean biktimak salaketa aurkeztu zuen. Joan den larunbatean atxilotu zituzten ustezko egileak, eta astelehen honetan epailearen esku utzi dituzte.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 eta 48 urteko bi gizon atxilotu dituzte Hernanin (Gipuzkoa), hirugarren bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Gertakariak azaroan jazo ziren, Hernaniko etxebizitza batean. Atxilotuek biktimari hainbat substantzia eman zizkioten, ustez.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, joan den abenduaren 1ean biktimak salaketa aurkeztu zuen.

Biktimak azaroaren erdialdean herriko etxebizitza batera joan zela kontatu zuen, eta, kontsumizio bat hartu ondoren, ez zuen ezer gogoratzen, baina sexu-erasoa jasan zuela susmatzen zuen.

Hernaniko ertzain-etxeak ikerketa abiatu zuen ordutik aurrera, eta joan den larunbatean atxilotu zituzten ustezko egileak, 32 eta 48 urteko bi gizon, sumisio kimiko bidez sexu-erasoa egitea egotzita.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten eginbideekin jarraitzeko, eta, horiek amaitutakoan, Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte astelehen honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hernani Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak