Gizartea -

Lapurdi

Poliziak 25 urteko gizon bat atxilotu du Baionako hilketarekin zerikusia duelakoan

30 urteko gizon baten hilotza aurkitu du gazte batek Baionako Allees Marines auzoan goizeko 06:00etan. Ikerketa zabalik dago oraindik, baina hilketa gertatu den lekura bertaratu den fiskalak baieztatu du bederatzi labankada jaso dituela 30 urteko gazteak.

Gizon baten gorpua aurkitu dute Baionako kale batean, indarkeria zantzuekin
Gizon baten gorpua aurkitu dute Baionako kale batean, indarkeria zantzuekin
Bederatzi labankada zituen gizon baten gorpua aurkitu dute Baionan

0:29

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak 25 urteko gizon afganiar bat atxilotu du astearte eguerdian Baiona Ttipian gazte baten hilketarekin zerikusia duelakoan; izan ere, goizeko 06:00ak aldera 30 urteko gizon baten hilotza aurkitu du gazte batek Baionako Allees Marines auzoan.

Ikerketa zabalik dago oraindik, baina 09:00ak aldera hilketa gertatu den lekura bertaratu den fiskalak baieztatu du bederatzi labankada jaso dituela jatorriz afganiarra zen gizonak.

Lehen ikerketen arabera, Baionan lan egiten zuen Frantziako pasaportea zuen hildakoak.

Polizia judiziala kasua ikertzen ari da, eta oraingoz ez dago hipotesi argirik.

Hau da indarkeriazko bigarren hilketa kasua bi hilabetean. Urrian, 27 urteko gazte bat hil zuten tiroz, eta hiltzailea ez dute atxilotu oraindik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak Lapurdi