Gizartea -
Ikerketa abian da
Espainiako bandera erre dute Leitzan, balkoi batetik kenduta
Nafarroako Gobernuak gertatutakoa deitoratu du eta "Nafarroako zenbait lekutan askatasunak oztopoak izatea" gaitzestu du.
Erredakzioa
Pertsona talde batek Espainiako bandera erre du Leitzan, Nafarroan, etxebizitza partikular bateko balkoitik kenduta. Leitzan herriko jaietan daude.
Guardia Zibilak ikerketa bat abian jarri du "gertaera bandaliko horren errudunak harrapatzeko", Nafarroako Gobernuak komunikatu batean aditzera emandakoaren arabera.
Foru Gobernuak bandera erretzea gaitzetsi du, eta gertatutakoak errudunen "izaera autoritarioaren adibidea" dela azpimarratu du. "Horrelako ekintzek argi uzten dute Nafarroako zenbait lekutan askatasunak dituen oztopoak", esan dute.
Leitzari ikurriña Udaleko balkoitik kentzeko agindua eman zioten 2010ean, Nafarroako Ikurren Legearen kontra zihoalako. Hala ere, atzo ikurriña balkoian zegoen Nafarroako eta udalerriko banderen ondoan, jaien hasierako txupina bota zutenean.