Gizartea -

Ezbeharra errepidean

Jendetza bildu da Palentziako hildakoen hileta bateratuan

Hildakoetako hiru bizkaitarrak ziren. Sei lagunak kotxe berean zihoazen eta horietako hiru adingabekoak ziren.

Sei lagun hil dira Palentzian gertatu den istripu baten, horietako hiru bizkaitarrak. EFE
Sei lagun hil dira Palentzian gertatu den istripu baten, horietako hiru bizkaitarrak. EFE
Zarzosak agur egin die istripuan hildako 6 lagunei

00:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira Zarzosa de Rio Pisurga udalerrian, Burgosen, larunbateko istripuan hildako hiru emakumezkoei eta hiru adingabeei azken agurra emateko. Hildakoak zihoazen autoa errepidetrik atera eta Gaztelako Ubidean erori zen, Palentzian.

Hiletan izan dira, besteak beste, Maria Segui Trafiko zuzendari nagusia eta Luis Aguilera Barne ministroaren idazkariordea.

Elizkizuna Francisco Gil Hellinek egin du, eta bertara joan diren askok, gazteak gehienak, kanpoan geratu behar izan dute, Zarzosako eliza txiki geratu delako.

Elizkizuna hasi aurretik, Jesus Damian Garcia alkateak adierazpenak egin dizkie kazetariei: "Uda bukatu egin da Zarzosan, denbora asko beharko dugu sei seme-alaben heriotza gainditzeko".

Garciak sei dolu-egun agindu ditu eta Andre Mariaren jaiak bertan behera utziko ditu. Jaiak asteburu honetan ospatu behar zituzten.

Gidaria, bilbotarra

Larunbat goizaldean gertaturiko istripuan hiru adingabe eta beste hiru heldu hil ziren, seiak zihoazen furgonetak istripua izan ostean, Naveros del Pisuerga herrian, Palentzian. Hildakoen artean hiru bizkaitar daude.

Larrialdietarako Zerbituzak berretsi dutenez, biktimak 37 eta 38 urteko bi emakume, 18 urteko gazte bat eta 6,12 eta 15 urteko hiru lagun dira.

Hildako bat M.S.M. da, 37 urteko emakumezko bilbotarra, errepidetik ateratako autoko gidaria. Berarekin zihoazen beste bost pertsona ere hil egin dira. Bost horien artean, gidariaren alaba dago, sei urtekoa, eta besteak beste familia batzuetakoak ziren.

Beste hildako bat 12 urteko mutiko bizkaitarra da. M.A.C. Bartzelonako 36 urteko emakumezkoa, eta 15 eta 18 urteko bi neska, biak Burgosekoak.

Furgoneta bidetik atera eta Gaztelako ubidera erori zen, Naveros de Pisuerga parean. San Llorente del Paramoko jaietatik bueltan zetozen eta atzeko ibilgailuan senitarteko gehiago zeuden. Bizilagunek kontatu dutenaren arabera, bigarren kotxean hildako mutikoaren ama zegoen eta korrika uretara bota zen, baina ezin izan zuen inor bizirik atera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea