Gizartea -

100 urte

Bermeoko galernaren mendeurrena

100 urte bete dira Euskal Herriko historiako hondamendi natural handienetik. 143 arrantzale hil ziren Bermeon, galernaren ondorioz.

100 urte bete dira Bermeoko galernatik. EITB
100 urte bete dira Bermeoko galernatik. EITB
100 urte bete dira Bermeoko galernatik

04:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100 urte igaro dira, gehien bat bermeotarrak ziren 143 arrantzaleak galerna baten ondorioz bizia galdu zutenetik. Bermeokomenaldia egingo die asteburu osoan zehar, eta artean gertatutakoa antzeztu dute herritarrek. Gainera, igande honetan, 19:00etan Jabi Elortegiren "Galerna, ekaitza ezezaguna" dokumentala aurkeztuko da Nestor Basterretxea aretoan.

Orain ehun urte, 1912ko abuztuaren hamabitik hamahirura bitarteko gauean, Bizkaiko golkoan gertatu zen sekulako galerna batek 143 arrantzale eraman zituen. Euskal Herriko historian ezagutzen den katastrofe natural handiena izan zen. Tragediaren ehungarren urteurrenean, galerna horrek sortu zuen ikara eta hondamendia gertutik bizitzeko aukera emango du 'Galerna. Infernua itsasoan' dokumentalak eta laster emitituko da ETBn.

Duela ehun urteko galerna horrek, portutik 40 miliatara hartu zituen marinelak gau ilunean. Ekaitzak olatu handiak piztu zituen eta garaiko ontzi ahulak bata bestearen atzetik hondoratu zituen. Itsasgainean mantentzen ziren txalupetako arrantzaleek marinel naufragoen oihuak entzuteko gai ziren kasu askotan, baina gauaren iluntasunak eta ekaitzaren gogortasunak ez zien laguntza emateko aukerarik eman. Lehorrean zeudenentzako, senar, seme, neba edo mutil-lagunen gaineko notiziarik ez izateak sortu zuen estutasuna jasanezina bihurtu zen eta egunak pasa ahala gauzak ez zuten hobera jo, hainbat izan baitziren itsasoan desagertutako marinelak eta ontziak.

Azkenean, aurreikuspen larrienak, egi bihurtu ziren: 143 marinel izan ziren hildakoak, gehienak bermeotarrak, baina baziren Elantxobe, Ondarroa eta Lekeitioko marinelak ere. Sekulako tragedia familiarrak eragin zituen galernak eta Bermeoko herria ia mutil gazterik gabe geratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea