Gizartea -

Tiroketa

Madrilen hildako udaltzainaren ustezko hiltzailea atxilotu dute

Correoseko bulego batean lapurtu eta furgoneta batean ihes zihoazen bi lapur gelditzen saiatu zen udaltzaina, baina tiro bat jaso zuen. Polizia bigarren lapurra atxilotzeko lanetan dabil.

Tiroketa gertatu zen tokia, Usera barrutian. EFE
Tiroketa gertatu zen tokia, Usera barrutian. EFE
Tiroketa gertatu zen tokia, Usera barrutian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den asteazkenean tiroz hil zuten udaltzainaren ustezko hiltzailea atxilotu du Polizia Nazionalak Madrileko Vallecas auzoan.

David Manuel Fernandez Rodriguez 42 urteko Espainiako gizonezkoa da ustezko hiltzailea. Dozena bat aurrekari ditu eta hainbatetan egon da atxilotuta ondasunen aurkako delituengatik.

Correoseko bulego batean lapurtu eta furgoneta batean ihes zihoazen bi lapur gelditzen saiatu zen Carmen Muñoz 62 urteko udaltzaina, baina tiro bat jaso eta hil egin zen. Beste lankide bat ere zauritu zen tiroketan.

Polizia bigarren lapurra atxilotzeko lanetan dabil.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea