Gizartea -
Boulevarrean
Zezenketen kontrakoek protesta egin dute Donostian
AnimaNaturalis taldeak deituta, zenbait pertsona lurrean etzan dira, erdi biluzik, eta banderillak "sastatuta" zituztela, eta odolez beteta, udaletxetik gertu.
Erredakzioa
Zezenketen kontrako talde batek zezenen sufrimendua antzeztu dute Donostiako Boulevarrean.
Donostiako Aste Nagusiko zezenketen atarian egin dute protesta, AnimaNaturalis taldeak deituta. Zenbait pertsona lurrean etzan dira, erdi biluzik, eta banderillak "sastatuta" zituztela, eta odolez beteta, udaletxetik gertu. Udalari zezenketak debekatzeko eskatu diote, besteak beste.
Horrez gain, zezenketak diru publikoarekin sustatzea salatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea