Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Lointek Gernikaren ekitaldia, Cyberzaintzaren aurkezpena eta kaosa N-1 errepidean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Lointek Gernikaren ekitaldia: Auzian akusazio gisa aurkeztuko dela iragarri ostean, Lointek Gernika taldeak aurreratu du gaurko partidua jokatu baino lehen ekitaldia egingo dutela, sexu erasoak jasan dituzten emakumeen eskubideen alde.
-Cyberzaintzaren aurkezpena: Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia berria, aurkeztuko du gaur Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak. Interneten eta teknologia berrien erabileraren ondorio diren mehatxuei modu integralean eta zeharkakotasunez aurre egiteko sortu da.
-Kaosa N-1 errepidean: Trafiko arazoak izan dira goizetik N-1 errepidean, Villabonan eta Tolosan gertatu diren bi istripuren ondotik. Lehenengo ezbeharrean, zazpi ibilgailuk egin dute talka, 44. kilometroan, Villabonan, eta Donostiarako noranzkoan. Inor ez da larri zauritu, baina istripuaren ondorioz 6 kilometrorainoko auto ilarak sortu dira. Bigarren istripua, berriz, Tolosan izan da, Gasteizerako noranzkoan. 3 kilometroko ilarak eragin ditu.