Gizartea -
Aste Nagusia 2012
4.500 pirata, Donostia abordatzeko prest
Piratak izango dira gaur protagonista Donostiako Aste Nagusian eta 4.500 lagun saiatuko dira eurek egindako baltsetan portutik Kontxako hondartzara iristen.
Erredakzioa
Donostiako Aste Nagusiko hirugarren festa egunean piratak dira protagonista. Piraten egun seinalatua da Abordatzea. Urtetik urtera parte hartzaile kopurua haziz joan da eta aurten 450 baltsak eman dute izena; 4.500 pirata baino gehiago espero dira.
Baltsen muntaketa 08:00etan hasi da eta goiz osoan zehar, milaka lagun lan eta lan ari dira 17:00etan abordatu eta portutik Kontxako hondartzara iristeko asmoz.
X. urteurrena dela eta, piratek kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango dute, izan ere, Fermin Muguruzak kontzertua eskainiko du.
Baina abordatzeaz gain, Donostiako Aste Nagusiko hirugarren festa egunak baditu ekintza gehiago. Aurtengo nobedadeetako bat, Zurriola pasealekuan egingo duten merenge gerra.
Gauean, su artifizialak Granadako Esteban Martin pirotekniak botako ditu eta Saguesen La Fugak eskainiko du ondoren kontzertua.