Gizartea -

Sutea

Balmasedako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, teilatuak su hartu ondoren

Bizilagunak ezingo dira etxera itzuli datozen egunetan, teilatua erabat hondoratuta geratu baita.

Sutea Balmasedan (Bizkaia). Irudia: Souto Berria taberna
Sutea Balmasedan (Bizkaia). Irudia: Souto Berria taberna
Sutea piztu da Balmasedako lau solairuko eraikin batean

0:35

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balmasedako (Bizkaia) San Severino plazan dagoen lau solairuko eraikin bateko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte ostiral gauean, eraikinaren teilatuak su hartu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sua 21:10 aldera piztu da, eta Zallako eta Uriosteko suhiltzaileak aritu dira sugarrak itzaltzeko lanean.

Suhiltzaileak goizaldeko ordu biak arte izan dira sua itzaltzen. Eraikinak kalte handiak dituela jakinarazi dute, egitura egurrezkoa baitu. Hala ere, inor ez da zauritu.

Alfonso San Vicente herriko alkateak esan du zaila izango dela bizilagunak datozen egunetan etxera itzultzea, teilatua "erabat hondoratuta" geratu delako.

San Vicentek esan du litekeena dela sua ganbararen batean piztu izana, eta zehaztu du suaren eta suhiltzaileek hura itzaltzeko erabilitako uraren ondorioz, bizilagunak "denbora batez" ezingo direla etxera itzuli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Suhiltzaileak Azken ordukoa Enkarterriri buruz