Gizartea -
Harriekin
Portugaleteko haurren kanpamentu bati eraso egin diote Kantabrian
Portugaleteko Udala akusasio partikularra bezala azalduko da erasotzaileen aurka.
Erredakzioa
Guardia Zibila ostiralean Sobako kanpamentu batean izandako erasoa aztertzen ari da; dirudienez, ezezagun batzuek harriekin eraso egin zieten kanpamentuari.
Kanpamentuan hogeitahamar bat haur zeuden, guztiek 8 eta 17 urte artean zituzten, eta Portugaletekoak (Bizkaia) ziren. Guardia Zibilak pentsio ostatu batera eraman behar zituen haurrak erasoengatik.
Ez zen inor zauritu, baina kanpamentuko azpiegituratan kalteak izan ziren, eta bertan behera utzi behar izan zuten. Erasoak jasan zituztenek salaketa jarri zuten, eta, orain, Guardia Zibilak gertaera ikertzen ari da, erasotzaileen bila.
Julian Fuentecilla alkateak azaldu duenez, gertaera “negargarria” da, eta herri osoa ez gaitzestea eskatu du, eta Soban jendea “beti ederki” tratatzen dela nabarmendu du.
Portugaleteko Udala, akusazio partikularra
Mikel Torres Portugaleteko alkateak erasoa “gogor” gaitzetsi du, eta Portugaleteko Udala jarraipen publikoko delituagatik erasotzaileen aurkako akusazio partikularra izango dela azaldu du.
Ohar batean alkateak esan duenez, kanpamentuko arduradunekin eta guraso batzuekin hitz egin du, eta Udal osoaren “babesa” helarazi nahi izan die; halaber, “lagundu ahal diezaioketen edozein gauzetarako” prest dagoela nabarmendu du.
Alkateak “errudunak aurkitzea eta Legea aplikatzea” nahi du, “basakeria hau egin dutenen aurka”.