Gizartea -

Aste Nagusia 2012

4.500 piratek Donostia abordatu dute

Aurten, 450 baltsa baino gehiago iritsi dira portutik Kontxako hondartzara, Aste Nagusiko egun berezi honetan. Fermin Muguruzak kontzertu bat eman du uretatik.

Milaka piratek Donostiako Abordaian parte hartu dute. EITB
Milaka piratek Donostiako Abordaian parte hartu dute. EITB
Piratek Donostia hartu dute

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Aste Nagusiko hirugarren festa egunean piratak izan dira protagonista. Piraten egun seinalatua da Abordatzea. Urtetik urtera parte hartzaile kopurua haziz joan da eta aurten 450 baltsek eman dute izena; 4.500 pirata baino gehiagok abordatu dute Donostia.

Baltsen muntaketa 08:00etan hasi da, eta, goiz osoan zehar, milaka lagun lan eta lan aritu dira 17:00etan abordatu eta portutik Kontxako hondartzara iristeko asmoz.

X. urteurrena dela eta, piratek kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izan dute, izan ere, Fermin Muguruzak kontzertua eskaini du uretatik.

Baina abordatzeaz gain, Donostiako Aste Nagusiko hirugarren festa egunak baditu ekintza gehiago. Zurriola pasealekuan egin duten merenge gerra da nabarmenetako bat.

Gauean, su artifizialak Granadako Esteban Martin pirotekniak (1985ean sortu zen) botako ditu eta Saguesen La Fugak eskainiko du ondoren kontzertua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea