Gizartea -
Aurrerapenak
Arratoietan probatu dute birika-minbizia haztea ekiditen duen botika
Biriketako minbizia minbizi larrienetako bat da; Espainian 20.000 pertsona hil ziren 2010ean arrazoi honegatik.
Erredakzioa
Espainiako ikertzaile talde batek biriketako minbiziko zeluletan erabiltzen diren molekulen ibilbide bat aurkitu du, eta tumore hori haztea ekiditen duen botika bat probatu du arratoietan, albo-ondoriorik gabe.
Horiek dira Cancer Cell aldizkari zientifkoan argitaratutako ikerketa baten ondorio nagusiak.
Arratoietan egindako ikerketa hauek tratamenduaren jarraipena egitea ahalbidetzen dute, animaliari kalterik egin gabe. Halaber, gizakietan ere probak egin dituzte, hamabi gaixoetan, hain zuzen ere, Antonio Maraver artikuluko lehenengo sinatzaileak jakitera eman duenez. Biriketako minbizia minbizi larrienetako bat da; Espainian 20.000 pertsona hil ziren 2010ean arrazoi honegatik. Azken frogetan egindako aurrerapenak izan arren, "oraindik ez daude argi" hazteko eta organismoan zabaltzeko zelulek erabiltzen dituzten mekanismoak.