Gizartea -
Alerta meteorologikoa
Abisu horia igandean nabigaziorako, 4 metrorainoko olatuak izango direla-eta
Abisu horia 09:00etatik gauerdira egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande honetarako Euskadin itsasaldeko arriskuagatik, 4 metrorainoko olatuak espero baitira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Abisu horia 09:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu.
Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta, ondorioz, itsaskia sortuko da. Arratsalde-gau partean, itsaskiak behera egingo du, eta itsaskirria izango da egunaren azken orduetan.