Gizartea -

Nafarroa

Lau pertsona zauritu dira autoarekin San Kristobal gotorlekuko lubanarrora erorita

Gotorleku barruan zirkulatzen ari zen ibilgailua, eta zortzi metroko altueratik behera erori da. Inor ez da larri zauritu, eta bidaiarietako batek ez du minik hartu.

San Kristobal gotorlekuan istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
San Kristobal gotorlekuan istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
San Kristobal gotorlekuan istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona zauritu dira Berriobeitin (Nafarroa), autoan zihoazela San Kristobal gotorlekuko lubanarrora erorita. Hala ere, ez dute zauri larririk egin.

Foru Gobernuak jakinarazi duenez, larriraldi zerbitzuek 06:08an jaso dute gertatutakoaren abisua, eta suhiltzaileak, anbulantziak eta foruzainak bertaratu dira. Iritsi direnerako, autoan zihoazen pertsona guztiak kanpoan zeuden, iraulitako ibilgailuaren ondoan.

Bost lagunetako lau (22, 23, 24 eta 27 urtekoak) zauritu dira, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.

Autoa San Kristobal gotorleku barruan ari zen zirkulatzen, Berriobeitin, eta 8 metroko sakonera duen lubanarrora erori da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla medio. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa