Gizartea -
Jaieguna Estatu osoan
Lau milioi autoen joan-etorriak espero dira gaur errepideetan
Gaur, abuztuak 15, oporrak amaitu eta oporrak hasiko dituztenek bat egingo dute errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez, litekeena da trafiko motela izatea.
Erredakzioa
Gaur, abuztuak 15, jaieguna da Estatu osoan, eta Trafiko agintariek iragarri dutenez, lau milioi autoen joan-etorriak izango dira errepideetan. Izan ere, oporrak amaitu eta oporrak hasiko dituztenek bat egingo dute errepideetan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ez ditu auto-ilara luzeak espero, baina litekeena da trafiko motela izatea. Ondorioz, Trafiko Zuzendaritzak zuhurtziaz gidatzeko eskatu du, distantzia laburreko ibilbideetan bereziki. Errepideetan auto kopuru handiagoa espero denez, alkohola eta drogak antzemateko kontrolak areagotuko dituzte, auto-istripuak saihesteko.
Momentuz, lasaitasuna da nagusi euskal errepideetan, eta Herrizaingo Sailak adierazi duenez, ez da aparteko gertaerarik izan.
Unean-uneko informazioa
Informazio guztia www.trafikoa.net webgunean eta zirkulazio informazioari buruzko 011 telefonoan eskuragarri izango da (24 orduz). Bestalde, Nafarroako zirkulazioaren inguruko informazio guztia: 900 400 100Halaber, informazio gehiago eta errepideen egoeraren inguruko irudiak eitb.com webgunean.