Gizartea -
Eguraldia
Bero-bolada bueltatuko da
Aurreko astean izandako tenperaturen ostean, badirudi antzerako bero-bolada bat izando dugula gurean aste bukaerara arte, eta 40 gradu arteko tenperaturak izan ditzakegula.
Erredakzioa
Orain dela zazpi egun Saharatik zetorren aire masa bero baten ondorioak jasan bagenituen, badirudi hemendik aste bukaerara arte orduko antzerako tenperaturak izango ditugula, barnealdeko eskualdeetan 40 gradu izatera iritsi ahal garela. Euskalmeten iragarpenen arabera, bero-bolada horrek igandera arte iraungo du.
Ostegunean udako giro egonkorra eta beroa bueltatuko da. Kostaldean izan ezik, gainontzeko puntuetan termometroa 30-33 ºC-ren bueltan errendituko da.
Zerua hodei gutxirekin egongo da egun osoz. Ekialdeko haizea ibiliko da, ahul-bizi eta kostaldean brisa sartuko da.
Ostirala
Ostiralean eguzkia jaun eta jabe izango da eta bero handia egingo du. Tenperatura maximoak 32 eta 37 ºC artean ibiliko dira.
Zerua oskarbi egongo da egun osoz. Eki/hego-ekialdeko haizeak joko du eta kostaldean brisa altxatuko da eta beroa ez da hain handia izango.