Gizartea -

ATXILOKETAK

Futuro Vegetal taldeko 22 ekintzaile atxilotu dituzte, 500.000 euroko kalteak eragitea egotzita

Polizia Nazionalak 22 pertsona atxilotu ditu hainbat hiritan, tartean Donostian, erakunde kriminaleko kide izatea, kalteak eragitea eta ondare historikoaren, bide-segurtasunaren eta aire-trafikoaren aurkako kalteak eragitea egotzita.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak desobedientzia zibileko eta indarkeriarik gabeko Futuro Vegetal taldeko 22 ustezko kide atxilotu ditu hainbat hiritan, tartean Donostian, egitura kriminal bat osatzea eta ondareari milioi erdi euro baino gehiagoko kalteak eragitea egotzita.

Kolektibo horri 65 delitu-egitate egozten zaizkio, besteak beste, Diputatuen Kongresuaren fatxadara pintura jaurtitzea, Madrilgo errepideak moztea, Prado Museoko obrei kalteak egitea eta Eivissako eta Adolfo Suarez Madril-Barajasko aireportuetako pistetara sartzea, eta, ondorioz, horiek aldi baterako ixtea.

Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, atxiloketak Madrilen, Bartzelonan, Cadizen, Murtzian, Eldan (Alacant), Zaragozan, Granadan, Valentzian, Sorian, Santanderren eta Donostian egin zituzten.

22 atxilotuak epailearen esku utzi zituzten, erakunde kriminaleko kide izatea, kalteak, ondare historikoaren, bide-segurtasunaren eta aire-trafikoaren aurkako kalteak, agintaritzaren agente baten aurkako atentatua eta desordena publikoak egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak