Gizartea -

Ikastolak

Uztailaren 6an lurrak utzi beharko ditu Beskoitzeko ikastolak

Herriko Etxeak lurrak husteko prozedimendua hasi du ofizialki, abenduaren 27an ikastolari, Seaskari eta prefekturari bidalitako gutun baten bidez.

Manifestazioa egin zuten ikastolaren alde azaroan. Argazkia: @Iparralde_orena
Manifestazioa egin zuten ikastolaren alde azaroan. Argazkia: @Iparralde_orena
Manifestazioa egin zuten ikastolaren alde azaroan. Argazkia: @Iparralde_orena

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 6an gaur egun erabiltzen dituen lurrak utzi beharko ditu Beskoitzeko ikastolak. Hala agindu dio Fabienne Ayensa buru duen Herriko Etxeak abenduaren 27an ikastolari, Seaskari eta Prefekturari bidalitako gutun baten bidez, Mediabask hedabideak argitaratu duenez. Modu honetara ofizialki hasi du lurrak husteko prozesua.

Bost eraikin prefabrikatuetan dago kokatua Lapurdiko herriko honetako ikastola. Herriko etxearen gutunaren arabera, ikasturtea amaitzen denean, uztailaren 6an, "baimendutako lau prefabrikatuak eta bosgarrena kendu" eta "lurrak hustu" beharko ditu ikastolak.

Abenduan lur horiek erabiltzeko kontratua bertan behera utzi zuen herriko etxeak. Espazio eta segurtasun argudiatu izan du. Herriko Etxean egindako bozketan 14 hautetsik bozkatu zuten Ayensa auzapezaren proposamenaren alde eta lauk kontra. Horietako batek, gainera, kargua utzi zuen.

Ikastolako arduradunek eta Herriko Etxeak aspalditik izan dituzte gatazkak. Eraikin egonkor bat egiteko baimena ukatu egin zieten. Seaska, Ikastolen Elkartea eta gurasoek ikastolaren aldeko manifestazioak ere egin izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza Lapurdiko berriak