Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Cannabisa legala izango balitz, Estatuak 177 milioi irabazi lituzke
Cannabisaren kontsumoa legeztatuko balitz landare horren laborantza eta mantentze lanei esker 38.000 lanpostu baino gehiago sorraraziko liratezke, ikerketa baten arduradunen arabera.
Erredakzioa
Cannabisaren kontsumitzaileek 1.163 milioi gastatzen dituzte urtero sustantzia horretan, autokontsumoaren aldeko elkarteen arabera. Gainera, BEZa ordaintzen diren lokaletan salduko balukete, Estatuak 177 milioi irabaziko lituzke zerga kontzeptu bezala.
Txosten batean, cannabisaren aldeko elkarteek sustantzia horretan hilero 86,9 milioi gastatzen direla kalkulatu dute, beraz, urte baten buruan 1.163 milioi bideratzen dira produktu horren erosketara.
“Cannabisaren BEZa” sortu edota marihuana guztia kontsumitzaileen elkarteetan erosiko balitz –horrelako lekuetan % 18ko zerga ordaintzen dute- Estatuak 177 milioi euro irabaziko lituzke, txostenaren arabera.
38.000 lanpostu
Ikerketaren arduradunen arabera, cannabisaren kontsumoa legalizatuko balitz landare horren laborantza eta mantentze lanei esker 38.000 lanpostu baino gehiago sorraraziko liratezke.
Horrelako lanpostuak sortzeak, gainera, aparteko 400 milioiko diru-sarrerak ekarriko lituzke Gizarte Segurantza eta PFEZ kontzeptuetan.