Gizartea -

Alertak

Alerta laranja EAEn, haizeguneetan 120 km/h-ko ufadak egon daitezkeela eta

Alerta laranja 09:00ak arte egongo da indarrean.

Haizeak iraulitako aterkia. Argazkia: Aitor Agirrezabal.
Haizeak iraulitako aterkia
Abisu horia ezarri dute haize-bolada bortitzengatik EAEko haizeguneetan

0:39

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri haizeguneetan 120 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik, eta abisu horia 100 km/h-tik gorako boladengatik eremu babestuenetan. 09:00ak arte egongo da indarrean.

Euskalmeten arabera, hego-mendebaldeko haize-boladek 120 km/h-ko abiadura gainditu ahalko dituzte Bizkaiko eta Arabako haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.

Arrisku gutxien duten Euskadiko eremuetan ere abisu horia egongo da indarrean haize-bolada bortitzengatik. Kasu horretan, 80 km/h-tik gorako boladak espero dira, batez ere mendebaldean.

Behin alerta amaituta, 10:00etatik 14:00etara, abisu horia egongo da enbata arriskuagatik; izan ere, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta mendebaldetik ekialdera zabalduko da kostalde osoan.

Enbatan haizea indartu egin daiteke eta haize-boladak 60 km/h-tik gorakoak izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak