Gizartea -

Sutea

Kontrolatu dituzte dagoeneko Nafarroako bi suteak

Soraureneko sutea atzo arratsalde partean hasi zen, eta Irurtzunekoa gaur eguerdian.

Sutearen irudia. Argazkia: EITB
Sutearen irudia. Argazkia: EITB
Irurtzunen sua piztu da eta Soraurenekoa kontrolpean dago

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Emergentzia Agentziaren (NEA) su-hiltzaileak, Ingurumen Ministerioko beste errekurtso batzuen laguntzaz, atzo Soraurenen (Ezkabarte) piztutako sutea kontrolatzea lortu dute, horrek Arramendi mendiko pinudi bat erre ostean.

Foru Gobernuak azaldu duenez, momentu honetan erretako eremua freskatzen dihardute, eta hurrengo orduetan sutea ez berpizteko helburuarekin Nafarroako Nekazaritzaren Garapen Sailaren buldozer baten laguntza izan dute.

Gauzak horrela, NEAk su-baliabideak kentzen hasi da, eta eguerdi alderako inguruko parkeetan lan egiten duten hogeita zortzi su-hiltzaile geratu dira bertan.

Nafarroako 58 suhiltzaile eta Ingurumen Ministerioak bidalitako 17 brigadista aritu dira lanean Soraurenen. Atzo, eguzkia ezkutatu arte bost helikoptero eta hiru ur hegazkin ere batu ziren larrialdi taldera, eta eguna argitu orduko, beharrezkoa balitz, berriro hasiko dira lanean.

Beste sute bat Irurtzunen

Bi Haizpe" izenaz ezagunak diren mendateetako batean sutea piztu da, Irurtzunen (Nafarroa). Sute txikia den arren, zaila da bertara iristea.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du sua 12:51n piztu dela, A-15 autobidearen ezkerrean dagoen mendatean hain zuzen, Donostia norabidean.

Sutea txikia den arren, zaila da bertara heltzea, hori dela eta, Lañerriko (Ezkabarte) sutetik eramandako bi helikopterorekin itzaltzen saiatzen ari dira.

Nafarroako Larriealdietarako Agentziak Altsasutik eta Leitzatik suhiltzaileak eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea