Gizartea -
Sopela eta Barrika artean
Meñakotz hondartzan trabatutako bikote bat erreskatatu dute
Ertzaintzaren mendiko taldeak erreskatatu du bikotea, 01:30 aldera. Gizonak kolpe bat hartu zuen aurpegian.
Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek Meñakotz (Barrika eta Sopela artean) hondartzan ez atzera ez aurrera geratu den bikote bat erreskatatu dute; itsasgorak arroken artean trabatuta utzi ostean.
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, bikotea -35 urteko gizonezkoa eta 32 urteko emakumezkoa- 01:30 aldera erreskatatu du Ertzaintzaren mendiko taldeak.
Biak ez atzera ez aurrera geratu dira harkaitzgune batean eta, hasiera batean itsasotik erreskatatzeko asmoa bazuten ere, azkenik lurretik egin ahal izan dute.
Bikotea onik zegoen eta gizonezkoa baino ez dute artatu behar izan, aurpegian kolpea hartu baitu, arroketan jausita.
Azkenean, biak Barrikako aparkaleku gunera eraman dituzte, han baitzeukaten autoa.