Gizartea -
Bizkaia
Bi ibilgailu kiskali dira Durangon
Sutea 01:50 aldera piztu da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Zorionez ez da inor zauritu. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak eta Durangoko Udaltzaingoa ari da gertakaria ikertzen.
EITB MEDIA
Bi ibilgailu kiskali dira bart Durangon (Bizkaia), Askatasun Etorbidean, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sutea 01:50ean piztu da eta kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailu bete-betean harrapatu ditu.
Gertakariaren berri izan eta berehala bertaratu dira Udaltzaingoaren hainbat patruila eta suhiltzaileak. Azken horiek amatatu dituzte garrak. Zorionez, ez da inor zauritu.
Durangoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea