Gizartea -

ISTRIPUA

4 urteko ume bat hil da Madrilen, bere aitak autoarekin harrapatuta

Miraflores de la Sierrako hipika zentru batean izan da ezbeharra. Lehenengo ikerketen arabera, aitak nahigabe harrapatu du.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko ume bat zendu da ostiral honetan, nahigabe bere aitak autoarekin harrapatuta. Madrilgo Miraflores de la Sierrako zaldi-zentru batean izan da ezbeharra, ikerketaren lehenengo datuen arabera. Eguerdiko hamabiak aldera izan dela baieztatu du Madrilgo Guardia Zibilaren Komandantziak. Aitak “nahigabe harrapatu” duela adierazi dute tokian zeuden lekukoek. Istripua gertatu eta berehala, Soto Realeko ospitalera eraman dute haurra, eta bertan hil da.

Guardia Zibileko Polizia Judizialak ezbeharra ikertzen jarraitzen du. Dena den, lehenengo datuek diote nahigabe izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea