Gizartea -

Gertaera

Pasaiako baso-sutea itzaltzea lortu dute suhiltzaileek

Sutea Faro de la Platan piztu da, hain zuzen ere. Guztira hamar hektarea erre dira, eta ez da inor zauritu.

Pasaian piztu den sutea. Argazkia: Gerenu_Agirre
Ulia mendian , Pasaia aldean sutea piztu da

00:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Suhiltzaileek itzalitzat eman dute ostiral hoentan Faro de la Patan, Pasaian (Gipuzkoa) piztu den sutea. Guztira hamar hektarea erre dira, eta ez da inor zauritu.

Itsasoko pinua izan da gehien erre dena, La Platako itsasargiaren eta Herri Ametsa ikastolaren artean.

Gipuzkoako Aldundiko Suhiltzaileek esan dute babesa emateko talde bat bertaratu dutela suteen lekura. Herrizaingo Sailak azaldu du sutearen berri 15:00etan izan duela.

Sutea itzaltzeko lanetan honako hauek parte hartu dute: Donostiako suhiltzaileek, Aldundiko Suhiltzaileek Aldundiko Mendi Sailak, DYA, Donostiako eta Pasaiako Udantzaingoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea