Gizartea -
IKERKETA
Zahartze "neurrigabea" Euskadin: dagoeneko 169 adineko daude 100 adingabeko
Adecco Fundazioak jasotzen duenez, zahartze-tasak beste gorakada bat izan zuen 2023an, % 169,8ra iritsi arte.
EITB MEDIA
Euskadi zahartze prozesu "neurrigabe" batean murgilduta dago, eta markak hautsi ditu; izan ere, 64 urtetik gorako 169 pertsona daude 16 urtetik beherako 100 pertsonako.
Adecco Fundazioak jasotzen duenez, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, zahartze-tasak beste gorakada bat izan zuen 2023an, % 169,8ra iritsi arte, Estatukoa baino askoz handiagoa (% 137,3): hau da, Espainian 64 urtetik gorako 137 pertsona daude 16 urtetik beherako 100 pertsonako.
Euskadi Espainiako Estatuan zahartze handiena duen bosgarren erkidegoa da, Asturias, Galizia, Gaztela-Leon eta Kantabriaren atzetik.
2023ko zahartze portzentajea 4,7 puntu hazi da Euskadin 2022koaren aldean, orduan % 165,1ekoa baitzen, eta duela hamarkada bat baino 32,3 puntu handiagoa da, orduan % 137,5ekoa baitzen.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak du Euskadiko zahartze-indizerik altuena, % 181,2; Gipuzkoak % 163,5 du eta Arabak % 148.