Gizartea -
Bandalo-ekintza
Zortzi ezezagunek Lanbideko bulegoko sarrera erre dute Gernikan
Halaber, kaleko zakarrontzi bat erre dute. Sabotajearen ondorioz, Lanbideko bulegoaren sarrera belztuta eta zakarrontzia erreta geratu dira.
Erredakzioa
Zortzi lagunek osatutako talde batek Lanbideko bulegoaren sarrera gasolinaz busti dute eta sua eman diote Gernikan. Halaber, kaleko zakarrontzi bat erre dute. Ondorioz, Lanbideko bulegoaren sarrera belztuta eta zakarrontzia erreta geratu dira.
Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sabotajea 00:50ak aldera jazo da Carmelo Etxegarai kalean. Beltzez jantzitako eta mozorroa zeramatzaten zortzi lagunek gasolina bota dute Lanbideko egoitzaren atarian eta ondoren, sua eman diote. Gero, sarreran aurrealdean zakarrontzi bat jarri dute, eta sua ere eman diote. Ondoren, handik ihes egin dute.
Ertzaintzako patruila su-itzaltzaile batekin aritu da sua itzaltzen, eta suhiltzaileek sugarrak guztiz itzali dituzte.