Gizartea -
Gasteizen
Hiru lagun ospitaleratu dituzte etxeko sute batean kea arnasteagatik
Bikote bat eta honen semea Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte, bere etxebizitzan sute bat piztu ostean, kea arnastuta. Hiruren osasun egoera ez da larria.
Erredakzioa
Bikote bat eta honen semea Gasteizko Txagorritxuko Ospitalera eraman dituzte igande honetan, bere etxebizitzan sute bat piztuta, kea arnasteagatik. Hala ere, hiruren osasun egoera ez da larria.
Sutea 08:00ak aldera piztu da Miranda de Ebro kaleko 3. zenbakiko lau solairutako eraikin batean, Herrizaingo Saileko iturriek jakinarazi dutenez.
Gasteizko suhiltzaileak autobonba kamioi bat, ibilgailu arin bat eta autoeskala bat eraman dute bertara. Handik minutu gutxitara, suhitzaileek sugarrak itzali dituzte. Dirudienez, sutea etxebizitzaren sukaldean hasi da.