Gizartea -
Itsas patroirako azterketan
Oscar Jaenada eta Asier del Horno, iruzurra egiteagatik inputatuta
Guardia Zibilaren operazioa martxoan hasi zenetik 21 pertsona atxilotu dituzte, tartean Dani Pedrosa pilotoa, azterketa "pinganillo"arekin egiten zutela ikusita.
Erredakzioa
Valentziako Guardia Zibilak Victor Valdes atezaina, Asier del Horno hegalekoa, Fran Vazquez saskibaloi jokalaria eta Oscar Jaenada aktorea inputatu ditu ustez faltsutzea eta iruzurra egiteagatik, ikerketako arduradunek aditzera emandakoaren arabera.
Inputazioak martxoan hasitako operazioaren parte dira. Guardia Zibilak 21 pertsona atxilotu zituen martxoaren 31n, tartean Dani Pedrosa motor-gidari katalana, azterketa "pinganilloa"rekin egiten ari zirela ikusita.
Asier del Horno eta Oscar Jaenada ekainean inputatu zituzten, eta Victor Valdes eta Fran Vazquez hilabete geroago, itsas patroi titulua azterketa egin barik lortu zutenean, izan ere, azterketa beste batzuek egin zuten dokumentazio faltsua aurkeztuta.
Guztira, 100 pertsona inguru inputatu dituzte.