Gizartea -

Bizkaia

Bilboko Aireportuko bederatzi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, lainoa tarteko

Hegazkinek ez dute aireratzeko arazorik izan; bai, ordea, lur hartzeko. Hala, Madril, Alacant, Palma, Bartzelona, Malaga eta Sevillatik zetozen sei hegazkinek Santanderren hartu dute lur. Tanger-Bilbo ibilbidea egiten zuena Madrilera bidali dute, eta Londresetik zetorren bat, Biarritzera.

Behe laino itxia egon da Bilbon gaur. Argazkia: Alexandra Femenia Deza.
Behe laino itxia egon da Bilbon gaur.
Bederatzi hegaldi desbideratu dituzte Bilboko aireportuan lur hartu ezin zutelako, lainoagatik

0:35

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behe laino itxia izan da gaur goizean, eta ondorioz, Bilboko Aireportuan lur hartu behar zuten bederatzi hegazkin ezinean ibili dira, eta azkenean, beste aireportu batzuetara bideratu dituzte. 

Aenako iturrien arabera, hegazkinak arazo barik aireratu dira, baina lur hartzeko ikuspen arazo handiak izan dira. Hortaz, 10:30 arte Bilbora heldu behar ziren hegaldi guztiak beste aireportu batzuetara bideratu dituzte; bederatzi, guztira.

Santanderren lur hartu dute Madrildik zetozen bi hegazkinek eta Alacant, Palma, Bartzelona, Malaga eta Sevillatik zetozen beste zazpik. Bestalde, Tanger-Bilbo ibilbidea egiten zuenak Madrilen hartu du lur. Azkenik, Londresetik abiatu den bederatzigarren bat Biarritzera bidali dute. 

11:00 aldera, Munichetik zetorren hegazkin batek lur hartu ahal izan du Loiun; hortaz, litekeena da egoera bere onera etortzea laster. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak