Gizartea -

OSASUNA

Iktusa izan dutenen arreta hobetzeko plan berria aurkeztu du Osakidetzak

Urtean 3.400 iktus hautematen dituzte EAEn, eta 1.400 heriotza eta 5.000 ospitaleratze inguru eragiten ditu. Eusko Jaurlaritzaren plan berriaren helburu nagusiak heriotza kopurua murriztea eta bizi itxaropena hobetzea dira.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, artxiboko irudi batean
Gotzone Sagardui Osasun sailburua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iktusa izan duten pertsonen arreta eta tratamendua hobetzeko plan berria aurkeztu du gaur goizean Gotzone Sagardui sailburuak Eusko Legebiltzarrean.

Eusko Jaurlaritzaren plan berriaren helburu nagusiak erantzun azkarragoa lortzea, heriotza kopurua murriztea eta bizi itxaropena hobetzea dira. Horretarako, Osakidetzako asistentzia-sareak dituen baliabide guztiak integratzeko eta koordinatzeko, sintomatologiaren identifikazio goiztiarra optimizatzeko, eta osasun-erantzun azkarragoa lortzeko protokoloa ezarri du.

Sagardui sailburuak eta Mikel Sanchez Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak aurkeztu dute plana Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean.

Horrekin batera, Sagarduik nabarmendu du norbanako bakoitzak bere osasuna zaintzearen garrantzia, eta gogorarazi du 10 iktusetik 8 inguru saihestu daitezkeela, eta elikadura ona eta jarduera fisikoa ezinbestekoak direla iktusa ez ezik beste gaixotasun batzuk ere saihesteko.

Urtean, batez beste, 3.400 iktus zenbatzen dituzte EAEn, eta 1.400 heriotza eta 5.000 ospitaleratze inguru eragiten ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Medikuntza albisteak