Gizartea -

Ezkabarte

Itzalitzat jo dute Soraureneko sutea, Nafarroan

Kontrol eta freskatze lanak egiten zituen suhiltzaile taldeak dagoeneko utzi du tokia.

Soraureneko sutea (artxiboko irudia). EFE
Soraureneko sutea (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako larrialdi zerbitzuak itzalitzat jo du Soraureneko sutea. Astelehen honetan bertan alde egin du bertatik kontrol eta freskatze lanak egiten zituen suhiltzaile taldeak.

Nafarroako Gobernuak ohar batean iragarri duenez, abuztuaren 16an hasi zen sutea, 17:00etan. Hurrengo egunean bertan kontrolpean izatea lortu zuten, baina, ordutik, kontrol eta freskatze lanetan aritu da bertan suhiltzaile talde bat. Izan ere, tenperatura altuek eta haizeak sutea erabat itzaltzeko lanak zailago egin dituzte.

Hasierako estimazioen arabera, 14 hektareari eragin die suak. Zuhaitzak dira gehienbat (pinuak, haritzak, pagoak), eta esparrua era naturalean onbidera daitekeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea