Gizartea -

SUTEA

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Pasai Antxoko lokal batean

Sugarren ondorioz, aldameneko bi etxebizitza hustu behar izan dituzte, baina behin sutea itzalita, bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira. Ez da inor zauritu.

Tentsio-uneak bizi izan dira inguruan, sutearen ondorioz. Argazkia: BomberosDonosti
Tentsio-uneak bizi izan dira inguruan, sutearen ondorioz. Argazkia: BomberosDonosti
Tentsio-uneak bizi izan dira inguruan, sutearen ondorioz. Argazkia: BomberosDonosti

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasai Antxoko (Gipuzkoa) lokal batean piztutako sute baten ondorioz, bi ataritako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, baina ez da inor zauritu.

Sua 14:00ak aldera piztu da, Nafarroa etorbideko eraikin bateko etxabe batean, geralekuaren aurrean. Suaren ondorioz, ondoko etxebizitzak hustu behar izan dituzte. Hala ere, sugarrak 16:00etarako itzali dituzte, eta bizilagunak euren etxeetara itzuli dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Suteak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak