Gizartea -

Denboralea

Sutea piztu da Luzero lurmuturrean, Bizkaian

Sugarrak itzaltzeko lanak zaildu egin dira ostegun honetan Bizkaia astintzen ari diren haize-bolada indartsuengatik.

Sutea 19:40ak aldera piztu da. Argazkia: EITB MEDIA
Sutea 19:40ak aldera piztu da. Argazkia: EITB MEDIA
Sute bat piztu da Lucero lurmuturrean, Bizkaian

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hainbat suhiltzaile lanean aritu dira 19:40tik Zierbenan, Serantes mendiaren eta Luzero lurmuturraren artean, piztutako baso-sutea itzaltzeko; dagoeneko itzalita dago.

Sugarrak itzaltzeko lanak zaildu egin dira ostegun honetan Bizkaia astintzen ari diren haize-bolada indartsuengatik, arratsaldeko 20:00 aldera 140 km/h abiadurara iritsi direnak Bermeon.

Sugarrak itzali ondoren, suhiltzaileak inguruan geratu dira freskatze-lanetan garrak berpiztu ez daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Euskal mendiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Zierbena