Gizartea -

Itsas salbamendua

Aita Mari Mediterraneora abiatu da, 12. misioan

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen euskal ontziak behar zituen baimen guztiak eskuratu ditu, eta, hala, Vinarosko (Castello) portutik atera da arratsaldean.

Aita Mariko kideak atzo, Aurora Suport salbamenduko kideekin, entrenamenduetan. @maydayterraneo
Aita Mariko kideak atzo, Aurora Suport salbamenduko kideekin, entrenamenduetan.
Aita Mariko kideak atzo, Aurora Suport salbamenduko kideekin, entrenamenduetan. @maydayterraneo

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari itsas salbamenduko euskal ontziak gaur ekin dio Mediterraneoko bere 12. misioari, Vinarosko portutik (Castello) aterata. 

Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakinarazi zuenez, prestaketa eta entrenamendu lanetan eman zuten eguna. 

Aurreko misioetan bezala, zortzi profesional eta sei boluntario doaz ontzian. Boluntarioen artean, fotokazetari batek, mediku eta erizain banak, eta hiru soroslek parte hartuko dute misioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari Mediterraneo itsasoa