Gizartea -
Bilboko Aireportua
Hegazkin bat desbideratu dute Bilboko aireportutik Santanderrera, haizeagatik
Bartzelonatik Loiura zihoan goizeko hegaldia Seve Ballesteros-Santander aireportura desbideratu dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bartzelonatik zetorren hegazkin bat desbideratu behar izan dute, gaur goizean, Bilboko aireportutik Seve Ballesteros-Santander aireportura, haizeagatik.
Vueling konpainiak Bartzelona eta Bilbo artean eskaintzen duen hegaldiari eragin dio haizeak. Aenak jakinarazi duenez, 09:00ak aldera lurreratu da Bilboko hegaldia Seve Ballesteros aireportuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea