Gizartea -

Sare sozialak

Monago Twitterrera itzuliko da, semeak egindako bihurrikeriaren ostean

Extremadurako Gobernuko presidenteak baja eman behar izan zuen sare sozialean, semeak nahi gabe martetar batzuen inguruko mugikorrerako joko baten emaitzak jarri zituelako.

Monago Twitterrera itzuliko da, semeak egindako bihurrikeriaren ostean. Argazkia: Twitter
Monago Twitterrera itzuliko da, semeak egindako bihurrikeriaren ostean. Argazkia: Twitter

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Monago Extremadurako Gobernuko presidentea Twitterrera itzuliko da, atzo, bere semearen bihurrikeria baten erruz, baja eman behar izan eta gero. Nahi gabe, martetarren inguruko joko baten emaitzak publikatu zituen umeak mugikorretik.

Extremadurako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, “Doodleko jokoarekin gertatu zena bezalakorik” gertatuko ez dela ziurtatzen denean itzuliko da Monago Twitterrera.

Dirudienez, semeetako bat izan zen nahi gabe @JAMonago kontuan honako mezu hau jarri zuena: “2.215 puntu lortu ditut Doodle Jumpen –martetarren joko bat- Gainditu ezazue hori”.

Mezu horren ostean, Extremadurako presidentearen kontua blokeatuta geratu zen, eta Sarean asko hitz egin zen Monagoren jardueren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea