Gizartea -

NAFARROA

Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañainen

Ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez, hipotesi nagusia da Gabriela Reyes duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena izatea hilotza.

Barañain. Argazkia: EITB
Barañain. Argazkia: EITB
Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañain parean

0:39

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume baten gorpua aurkitu dute Arga ibaian, Barañainen (Nafarroa), Foruzaingoak eitb.eus-i baieztatu dionaren arabera.

Ikerketako iturrietatik jakinarazi dutenez, hipotesi nagusia da Gabriela Reyes duela bi hilabete Iruñean desagertutako emakumearena izatea hilotza.

Herritar batek eman dio abisua Barañaingo Udaltzaingoari, Argan gorpu bat ikusi ostean, eta Udaltzaingoa Espainiako Poliziarekin jarri da harremanetan, hori baita emakumearen desagerpena ikertzen ari dena.

11:30 aldera, Nafarroako suhiltzaileen ureko erreskate taldea bertaratu da hilotza ibaitik ateratzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Barañain