Gizartea -
Prezioen igoera
Bilboko zerga eta tasak % 2,5 igoko dira batez beste 2013an
Bilbobusek % 2,49 igoko du bere txartela, eta TAO zerbitzuak % 5,19. Aparkatzeko lehenengo 15 minutuak dohainezkoak izango dira, baina ordu bakoitzeko 1,20 euro ordaindu beharko da.
Erredakzioa
Bilboko Udalak batez besteko % 2,5eko igoera ezarriko die hurrengo urtean bere kargupean dituen zerga eta tasei, Bizkaiko hiriburuko Udaletik azaldu dutenez.
Igoera hori iaz hiriko zerga eta tasei ezarri zitzaienaren antzekoa da, beraz “eguneratze nahiko biguna” bat dela esan dute.
Forma horretan, Bilbobusaren batez besteko tarifa % 2,49 igoko da, eta txartel normala 1,25 euro balio izatera pasatuko da.
TAO zerbitzua, berriz, % 5,19 igoko da, baina lehenengo 15 minutuak dohainezkoak izango dira. Dena den, ordu bakoitzeko 1,20 euro ordaindu beharko da.
Zabor eta estolderia zerbitzuak eta 'Bilbao Kirolak' % 2,5 igoko dira, eta garabi munizipalaren erabilerak % 10eko gehikuntza jasango du. Udaleko gainbalioaren tasa % 14,38 igoko da, eta musika irakaskuntza % 8,20. Hileta-zerbitzuak ere ez dira gehikuntza horretatik libre geratuko, eta hurrengo urtean % 4,5 igoko dira.
Udalak emandako datuen arabera, 2013an bilbotar bakoitzak 413,44 euro ordainduko ditu batez beste udal tasa eta zergetan, iaz ordaintzen zutena baino zazpi euro gehiago.