Gizartea -
Abisu horia
Zuhaitzak bota eta hiri altzariak txikitu dituzte haize boladek
Erandion eta Basaurin, trenbide pasaguneetako barrerak erori dira. Barakaldon, bestalde, Leroy Merlin saltokiaren fatxada zati bat jausi da.
EITB MEDIA
Haizeteak gorabeherak eragin ditu Euskadin. Suhiltzaileek 53 irteera egin dituzte Bizkaian, 34 Araban eta 10 Gipuzkoan, 06:00ak eta 12:00ak bitartean. Adarrak eta zuhaitzak erori dira errepideetara, eta hiri altzariak txikituta agertu dira hainbat tokitan.
Erandion eta Basaurin, trenbide pasaguneetako barrerak erori dira, Bizkaiko Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.
Barakaldon, bestalde, Leroy Merlin saltokiaren fatxada zati bat jausi da, Megapark merkataritza gunean. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileek bidea itxi behar izan dute, eraikinetik jausitako plaka metalikoak handik kendu ahal izateko.