Gizartea -

Nafarroa

Lagun bat hil da Urdiainen izandako trafiko istripu batean

Auto bat bidetik atera da, eta gidaria zauri larriekin eraman dute ospitalera. Bertan hil da emakumea, ezbeharra jazo eta gutxira, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Urdiainen istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa
Urdiainen istripua izan duen autoa
Urdiainen istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat zendu da Nafarroako Ospitalean, goizeko 07:20an, NA-2410 errepidean, Urdiainen, izan den trafiko istripu batean jasan dituen zauri larrien ondorioz.

29. kilometroan gertatu da ezbeharra. Auto bat bidetik atera da han, eta gidaria zauri larriekin eraman dute ospitalera. Bertan hil da ezbeharra jazo eta gutxira, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Sos Nafarroak Altsasuko eta Iruñeko Foruzaingoa bidali ditu istripua gertatu den lekura, baita ikerketaz arduratuko den atestatu talde bat ere. Suhiltzaileak, sendagileak eta anbulantzia bat ere izan dira han.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak