Gizartea -
Gertaera
Lau pertsona zauritu dira Gasteizen, auto-istripua izanda
Auto batek eta furgoneta batek talka egitearen ondorioz lau pertsona zauritu dira. Istripua 12:35ean izan da.
Erredakzioa
Lau pertsona, horietako bat adingabea, zauritu dira ostegun honetan auto eta furgoneta batek talka eginda, Gasteizen, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 12:35ean izan da, A-1 errepidean, Gasteizen. Alfa Romeo autoa eta Renault Trafic furgonetak talka egin dute Irungo noranzkoan zihoazenean.
Dirudienez, eskuineko errailean matxuratuta zegoen autokarabana bat saihesten saiatzean pasatu da istripua.
Istripuaren ondorioz, bi gizonezko eta emakumezko bat (33, 18 eta 32 urte dituzte) zauritu dira, baita 12 urteko neskatila bat ere.
Biktimek ez dute zauri larririk, baina Txagorritu eta Gasteizeko Santiago Apostol ospitalera eraman dituzte.