Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

78 urteko gizon bat hil da Orexan, ibilgailuarekin ibaira erorita

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

78 urteko gizon bat hil da Orexan, autoarekin istripua izan eta ibaira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

09:00ak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek, ibilgailu bat errepidetik irten eta ibaira erori dela esanez.

Istripuaren berri izan orduko, suhiltzaileak, ertzainak eta osasun langileak bertaratu dira.

Suhiltzaileek autoaren barruan zihoan pertsona bakarra atera dute. Osasun langileak gizona suspertzen ahalegindu dira, baina heriotza baieztatu beste ezer ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak