Gizartea -
trafikoa
Ohikoa da zirkulazioa A-8an, Bilbon, ia bi orduz pilaketa luzeak egon ostean
Bi autok talka egin dute 06:30ean eta Miribilla parean eta Donostiako noranzkoan. Bi errei itxi dituzte, eta ondorioz, 4 kilometroko pilaketak sortu dira. 07:55erako, baina, zabalik zegoen errepidea.
EITB Media
Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur goizean A-8 autobidean, Bilboko Miribilla auzoan eta Donostiarako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Ondorioz, lau kilometrorainoko pilaketak sortu dira. 07:55ean, baina, errepidea ireki dute eta bere onera etortzen hasi da trafikoa.
Ezbeharra 06:30ean jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Bi errei itxi dituzte Donostiako bidean. Garabiek istripua izan duten ibilgailuak bidetik kendu eta errepidea garbitu ostean zabaldu dute autobidea.
Zorionez, ez da inor zauritu.
Errepide berean, baina Gipuzkoako zatian, furgoneta batek zeraman autoa irauli egin da, eta errei bat oztopatzen ari da Oiartzunen, Bilboko noranzkoan.