Gizartea -

GERTAKARIA

Pertsona baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Abanton

Atzo aurkitu zituzte gorpuzkiak, landa-eremu batean, sastraka artean. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gorpuzkiak identifikatu eta gertatutakoa argitzeko.

Abanto, gaur.
Abanto, gaur
Abanto, gaur.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona baten gorpuzkiak aurkitu zituzten atzo ilunabarrean Abantoko (Bizkaia) Gallarta auzoan, landa-eremu batean, sasiak garbitzen ari zirela. 

Ohar bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du gorpuzkiak aurkitu zituzten tokian dispositibo berezia ezarri zuela atzo Ertzaintzak, eta gaur, eguna argitzearekin batera, ikerketa zientifikoetarako unitateko agenteak bertaratu direla.

Epailea ere joan da gertakariaren lekura, eta hark eman du gorpua altxatu eta Bilboko Auzitegi Medikuntza Institutura eramateko agindua.

Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak, gorpuzkiak identifikatu eta gertatutakoa argitzeko.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Abanto Zierbena azken ordukoa